Marikruz Elkoro (ELA): «Glovoko lanak esklabutza hutsa dira, pertsona bulnerableak erabiltzen dituzte etekinak ateratzeko»
Gizarte Segurantzak Glovoren aurka jarritako salaketara batu da ELA sindikatua.
Auzitegi Gorenak irailean ebatzi zuen Glovoko langileak autonomo faltsuak direla, eta Glovoren soldatapeko langile bezala erregulatuak egon behar luketela. Baina borroka ez da hor amaitu, Glovo eta enparauek praktika berdinak aurrera eramaten jarraitu dutelako.
Orain ELA sindikatua Gizarte Segurantzak abiatutako epaiketara batu da, Glovoko 280 langile Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartu eta ordaindutako autonomo kotizazioak itzuli diezazkietela eskatzeko. ELA sindikatuko Marikruz Elkoro izan dugu Hizpidean, eta sakonago azaldu dizkigu negozio eredu hauek dauzkaten arriskuak eta epaiketa honetatik atera daitekeena, beste gauza askoren artean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Marikruz Elkoro (ELA): "Glovoko lanak esklabutza hutsa dira, pertsona bulnerableak erabiltzen dituzte etekinak ateratzeko"00:26:38
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!