Margoketa faxistak egin zituzten igandean Buradon Gatzagan
Buradon Gatzagako herriko sarreran margoketa faxistak egiten dituzten laugarren aldia da hau. Azken bi erasoen artean bi asteko tartea egon da bakarrik.
Margoketa faxistak azaldu ziren igande goizaldean Buradon Gatzaga herriko sarreran dagoen tunel batean. Herriak jasotzen duen laugarren erasoa faxista da hau. Azken bi erasoen artean, gainera, oso tarte txikia igaro da, duela bi aste egin baitzituzten marogektak.
Ez da mota horretako erasoa jasan duen herri bakarra izan Buradon Gatzaga, handik gertu dagoen «Arabar Errioxa» dioen kartela ere hainbatetan erasotu baitute faxistek, Araba edota esukaraz dauden gainontzeko hitzak bertatik ezabatuz.
Ezin egona zabaldu da herrian, «erantzuteko premia» dute bizilagunek eta hurrengo egunetan zehaztuko dute etengabe errepikatzen diren eraso faxisten aurrean zer egin. «Arabako Herri txikiak Bat» asanbladak gorrotoaren aurrean «herri antolakuntzarako» deia luzatu du.
🔴🔴 ADI! Asanbladako herri batean (Buradon Gatzagan) 4.aldiz eraso bat jasan dugu!
Zuen gorrotoaren aurrean, HERRI ANTOLAKUNTZA ✊🏼 pic.twitter.com/Jd0b1PrmZh
— herritxikiakbat (@herritxikiakbat) January 19, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!