Mañuetan babestutako zuhaitzak mozteagatik zehapen-espedientea ezarriko diote Iberdrolari
2022ko abuztuaren 22an, Mañuetako bizilagunek ohartarazi zuten Iberdrola Ebro ibaiaren ertzean 40 metroko makaldi bat mozteko lanetan ari zela eta legez kanpokoa izan zitekeela hori, Hegaztien Babes Bereziko Eremua baita espazioa. Goi tentsioko linea zabaltzeko egin zituzten lanak. Ekologistak Martxan taldeak salaketa jarri zuen, Iberdrolak ez baitzuen zuhaitzak mozteko baimenik, inausteko baino. Gainera, makalak moztu zituzten eremutik gertu hilda agertu ziren dozenaka arrain, uretatik kanpo; ondoren, ehundaka arrain topatu zituzten hilik Zirauntza ibaian, Araian.
Aste honetan, Arabako Foru Aldundiak zehapen-espedientea ireki dio Iberdrolari, bazekielako eremua babestua zela eta ez zituela bete beharrezko baldintzak. Baimena ez zen irmoa, gainera, ingurumen-baldintza horiek bete arte. Izapidetze-fasean dago une honetan espedientea.
San Asensio eta Torremontalbo (Errioxa) eta Mañueta (Araba) udalerrien artean erdi-tentsioko linea bat eraikitzea zen Iberdrolaren proiektua. Trazadura 2.987 metro izango lituzke airetik (horretarako 22 dorre eraikiz) eta 218 metro lurpetik; horietatik, aireko 158 metro airetik eta lurpeko 218 metro zeuden aurreikusita Mañuetako udalerrian.
Oposizioak eskatuta, azalpenak eman dituzte Eduardo Aginako eta Josean Galera Nekazaritza eta Ingurumen sailetako foru arduradunek. Elkarrekinek salatu du kendu behar zirenak baino zuhaitz gehiago kendu zituztela etaPPk, berriz, «koordinazio falta» egotzi die Aldundiari eta Mañuetako Udalari.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!