Manifestazioa eta herri eskolak Gasteizen, urriaren 12ko jai egun arrotzean
Urriaren 12ko jai egun arrotzak alternatiba ezberdinak izango ditu Gasteizen. Herri eskola bateratuak ospatuko dituzte goizetik Errekaleorren; 13:00etan, manifestazioa egingo dute, Kataluniarekin elkartasunez. Hala Bedin ere normal funtzionatuko dugu eta egunaren jarraipena egingo dugu.
Urriaren 12an Espainiako indar armatuen eguna ospatzen dute. Hala ere, ospatzeko ezer ez dagoela uste dutenak asko dira. Hauetako batzuk, ikasleak dira eta aspalditik antolatzen dituzte herri eskolak: ikastola ezberdinetan, denak batera gune batean bilduz… Baina aurtengo testuinguruak beste ezaugarri batzuk ditu, besteak beste, Katalunia eta 78ko erregimenaren gainbehera.
Hori dela eta, herri eskoletaz gain aurten manifestazioa egongo da Gasteizen. «Demokrazia» lemapean sinatutako kartelean ikus daitekeenez, 13:00etan manifestazioa aterako da Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta. Antolatzaileek sare sozialetan iragarri dutenez, manifestazio zaratatsua izango da eta txiribituak edo zarata ateratzeko bestelako elementuak eramateko eskatu dute.
Oraingoan, herri eskolak ez dituzte ikastetxe ezberdinetan ospatuko ikasleek. Ikasle Altxak antolatuta, zentro batera mugatuko dira egitaraua aurrera ateratzeko; gune hori Errekaleor Auzo Askea izango da. Ekitaldia, marxismoa, feminismoa, antiespezismoa eta aisialdia lantzeko tailerrak, herri bazkaria, asanbladak… egongo dira 10:00etan abiatuko diren eskoletan.
Hala Bedin ere, normaltasuna nagusi
Urriaren 12an normal funtzionatuko dugu Hala Bedin. Mobilizazioen, herri eskolen eta bestelako ekimenen berri emango dugu sare sozialetan eta webgunean. Irratsaioek ere, normal funtzionatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!