Manifestazioa deitu du Araba Bizirik plataformak Tapia Legearen aurka, maiatzaren 14rako
"Ezezko irmoa" adierazi nahi diote Tapia Legeari, baita lege hori interes pribatuei irekitzeko Jaurlaritzak duen asmoari ere.
Maiatzaren 14rako manifestazioa iragarri du Araba Bizirik! plataformak, Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin duen prentsaurrekoan. «Lurra defendatuko dugu, Tapia Legeari ez!» lelopean egingo dute mobilizazioa. Aurkakotasuna adierazi nahi diote energia berriztagarriak bultzatzearen aitzakiapean Eusko Jaurlaritzak egindako maniobrari, funts publikoak bereganatzen dituzten makroproiektuak eremu natural publikoetan jartzea errazteko, konpainia pribatu handien intereserako.
Araba Bizirik!-ek esan duenez, Eusko Jaurlaritza nabarmen ari da presionatzen azken egunotan ingurumen-balio handiko espazioetan energia berriztagarrien zentralen megaproiektuak lehentasunezkotzat jotzeko. Jaurlaritza iritzi publikoa baldintzatu nahian ari dela salatu dute gerra eta krisi politikoa baliatuz, energiaren «premia» eta «ekiteko beharra» argudio bezala erabiltzen, modu interesatuan. Eztabaida ekidin eta modu «autoritarioan» jokatzen ari da horrela, EAJ eta PSEren konplizitatearekin.
Araba Bizirik!-en arabera, Eusko Jaurlaritzak orain, Tapia Legearen interes berberekin (hau da, funts publikoak bereganatzen dituzten proiektuak espazio publikoetan garatzea erraztea) konpainia pribatu handiek azpiegiturak nahieran jarri ahal izatea bilatzen du.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak energiaren eraginkortasunari buruz duen diskurtsoa «engainu hutsa dela» ere salatu du plataformak: «Karbono-aztarna minimizatzen duen eta Km0 produktuak lehenesten dituen banaketa-kateaz hitz egiten du, nazioarteko enpresa baten planta logistiko bat inauguratzen duen bitartean. Dioenez, bere lehentasuna familia-nekazaritza bermatzea da, eta, hala ere, gero eta gehiago dira laborantza-lurretan proposatzen diren megaproiektuak, eta, gaur egun, gero eta gehiago dira ustiapenari eusteko zailtasunak dituzten baserritarrak eta nekazariak. Jendaurrean adierazten du zentral eolikoen megaproiektuek ingurumena errespetatzen dutela, nahiz eta balio ekologiko handiko mendikateetan planteatzen diren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, energia-eraginkortasunari eman behar zaio lehentasuna. Aldiz, gure lurraldean planteatzen diren energia zentraletatik energia garraiatzerakoan gerta daitezkeen galerak (eta oro har kontsumo lekuetatik urrun dauden zentraletatik izaten direnak), %40raino iritsi daitezke».
Gauzak horrela, plataforma ekologistak energiaren deskarbonizaziorako eta autohornikuntzarako trantsizioa modu antolatuan egin dadila eskatzen du, naturaren kontserbazioan oinarrituta, ez interes pribatuetan. Baliabideen kudeaketa publikoa eskatu dute horretarako eta jasangarriak ez diren megaproiektuak baztertzea.
«Adieraz dezagun Tapia Legearen eta lege hau interes pribatuei irekitzea dakarren Tapia Legea Plus legearen aurrean gure ezezko irmoa. Energia, etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta ingurune natural osasungarria guztion eskubidea izan dadila defenda dezagun. Ez dadila izan agintzen duten eliteen aberastasuna handitzeko izan», aldarrikatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!