Mañariako Askondo haitzuloko grabatuetatik Picassora
Gaurko programan artea izango dugu hizpide, hasteko Askondo haitzuloan (Mañaria, Bizkaia) aurkitutako labarretako grabatuetaz hitz egingo dugu. Santimamiñeko margoak baino zaharragoak diren grabatu hauek berriki agertu dira, horien artean zaldi bat, positiboan egindako eskua eta aurkikuntza bitxi bat: animalia baten hezur bat paretan sartua, nahiko bitxia dena Kantauri alde honetan, bai ordea Pirinioan bestaldean.
Grabatu hauek aitzakiatzat hartuta, Paleolitoko labarretako artea izango dugu hizpide. Baina, komentatu dugun bezala, Paleolito artetik Picassora egin dugu salto gaurko programan. baina bien bitartea, pelikula bat komentatzeko aukera izango dugu Asierrekin: Paradise Now (2005) Hany Abu-assad-en lana. Palestina eta Israelen arteko gatazkan kokatuta dagoen pelikula pertsonala dugu pelikula hau. Bi pertsonaia nagusiek ekintza bat egin baino lehen azkenenko orduak tratatuko ditu filmak, lehenengo pertsonan martirien bizitza ikusiko dugu. Hausnarketarako pelikula, dudik gabe.
Eta, programa bukatzeko Pablo Ruiz Picasso -ren inguruan hitz egingo digu Albak. Baina hau lehenengo zatia izango da, izan ere, bi kolaborazioarako ematen du autore honek.
Programa guztian zehar R.E.M. taldearen kantuak entzuteko aukera izango dugu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!