Makroproiektu askoz gehiago etortzear
Zentral eolikoak eraikitzeko lurraldeak duen ustezko "ahalmenari" buruz Industria Sailak Energia Berriztagarrien LPSan modu irregularrean egin dituen aldaketak direla eta, Eusko Jaurlaritzan salaketa aurkeztu dute. Hemen info guztia salaketara gehitzeko.
Salaketak ohartarazten duenez, 2023 urtean informazio publikora atera zen LPSaren hastapeneko onarpen dokumentuko planoetan instalazio eolikoak egiteko «ahalmen oso baxuko» eta «ahalmen baxuko » eremu gisa agertzen ziren inguru asko, orain «ahalmen baxuko», «ahalmen ertaineko» eta «ahalmen altuko» eremu gisa ere islatzen dira LPSaren behin-behineko onarpenaren dokumentuko planoetan. Irregulartasun honek ondorio garrantzitsuak ditu, eskala ertaineko nahiz handiko instalazio eolikoak zonalde berri askotara hedatzea ahalbidetzen duelako. Ez gaude planaren aldaketa puntual baten aurrean, lurraldeko eremu zabalei eragiten dien aldaketa multzo handi baten aurrean baizik. Joan den ostiralean Gasteizen EHUn LPSa aztertzeko egindako topaketan nabarmendu zenez, 86.157 hektareatan egin ditu Industria sailak instalazio eolikoak eraikitzeko lurraldearen harrera gaitasunaren goranzko aldaketa horiek. Zentzu honetan, aldaketa horien hedadura agertzen duten plano informatiboak eta eragindako hamarnaka udalerrien zerrenda bat erantsi zaizkio salaketari.
Salaketak azpimarratzen duenez, Eusko Jaurlaritzak modu erabat irregularrean onartu du LPSaren behin-behineko onarpen dokumentuaren planoetan instalazio eolikoak egiteko lurraldeak duen ustezko ahalmena edo harrera gaitasunaren gradukaeta nabarmenki aldatu eta goratu hori, lurralde- eta ingurumen arloan ondorio garrantzitsuak dituen arren ez bait da aldez aurretik inongo kontsulta nahiz informazio publikotan erakusgai izan.
Horrenbestez, aldaketa horiek baliogabetu ditzala eta joan den 2024ko abenduaren 20an agindutako Energia Berriztagarrien LPSaren behin-behineko onarpena bertan behera utz dezala eskatzen du salaketak. Halaber, Industria Sailak edozein kasutan EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeari salaketaren berri eman diezaiola eskatzen du.
Salaketa atxikita doa, euskaraz eta gazteleraz, aldaketa horiek eragindako udalerrien zerrendarekin. Hortaz, interesa duten pertsona, talde eta Udal guztiei, gai hau aztertzeko eta salaketa Eusko Jaurlaritzari zuzendu diezaioten proposatzen da.
Salaketa Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari nahiz Lurralde Plangintza eta Hiri Agendaren Zuzendaritzari bidal dakieke. Helbidea: Eusko Jaurlaritza. Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 – Gasteiz.
Salaketa Eusko Jaurlaritzari LPS
Ondoren, elkarrizketa osorik:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!