Makro-proiektu energetikoez eta naturaren suntsiketaz jardungo dute Araba Bizirik eta EHKSk Gasteizen
Solasaldia egingo dute bi eragileen artean apirilaren 11an, ostegunarekin, Campillo gizarte etxean 19:00etan.
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak antolatuta, makro-proiektu energetikoen eta naturaren suntsiketaren inguruko solasaldia egingo dute Gasteizen, Araba Bizirik! taldeko kideekin batera. Apirilaren 11an, osteguna, 19.00etan izango da hitzaldia, Campillo gizarte etxean.
Hizpide izango dituzte energia berriztagarrien makro-proiektuak eta ingurumenean eragingo dituzten kalteak, Arabako egoeran arreta jarriz. Makro-proiektuen atzeko logika ekonomikoa eta agente politikoen ardurari buruz ere jardungo dute.
Izan ere, energia-merkatu berri bat zabaltzen ari da, trantsizio energetikoaren beharrak hauspotua. Labraza, Aramaio, Azazeta… Araban bezala Euskal Herri osoan hamaika dira enpresek (erakunde publikoekin batera) zentral eoliko edo bestelako makroproiektuak ezarri nahi dituzten lur eremuak. Mugimendu ekologista proiektu horien aurka sutsu aritu da azken urteetan.
Bi egun beranduago, larunbatarekin, Euskal Herria Bizirik sareak (Araba Bizirik ere horren parte da) egun osoko jardunaldia eta manifestazio nazionala deitu du Azpeitian, «Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik» lelopean.
Joan den martxoaren 25ean «Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde» manifestua aurkeztu zuten, 75 sinadura baino gehiagorekin. Besteak beste, azpimarratuz, «elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigutela, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe».
Makro-proiektu energetikoak eta naturaren suntsiketaren inguruko solasaldia antolatu dugu datorren ostegunean.
🗓️Apirilaren 11
🕐19:00
📍El campillo pic.twitter.com/kOVBFwykRG— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) April 6, 2024
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!