Maiatzaren 6an erabakiko dute Aiaraldeak eta Zuiak
Erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa egingo dute udaberrian Aiaran, Amurrion, Artziniegan, Laudion, Okondon eta Zuian.
Alea.eus bidez
Datorren urteari begira, herri galdeketa berriak antolatzeko dinamikak daude martxan Araba aldean. Aiaraldea Bat plataformak, esaterako, aurkezpen irekia egin zuen pasa den larunbatean, Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan. Bertan, berretsi zuten maiatzaren 6an deituko dituztela 30.000 aiaraldear erabakitzeko eskubidearen aldeko kontsultan parte har dezaten. Gogoratzekoa da bost udalerritan egingo direla horiek: Aiaran, Amurrion, Artziniegan, Laudion eta Okondon.
Horrekin batera, ekimena aurrera atera ahal izateko, azken bi hilabeteotan egindako sinadura bilketan aurreikusitako kopurua gainditu egin dela azaldu zuten larunbatean, eta emaitzak ere aurreratu zituzten: hautesle-erroldaren %14k eman dio babesa galdeketari; edo beste modu batean esanda, 4.215 lagunen sinadurak lortu dituzte.
Pozik daude Gure Esku Dago eragileko plataformakoak lortutako emaitzarekin: «Adin guztietako herritarrek, herri erakundeek, sindikatuek eta alderdi politikoek hartu dute esku ahalegin honetan, eta emaitza oso ona izan da». Laudioko agerraldian nabarmendu zuten parte hartze demokratikoa bultzatzea dela helburua, «norberak erabakitzeari bide ematea»; eta gogorarazi zuten maiatzaren 6an 16 urtetik gorako herritarrek erabakitzeko eskubidearen alde bozkatzeko aukera izango dutela. Bitartean, lanean jarraituko dutela iragarri zuten.
Sinadura bilketa
Aiaraldetik gertu ere jo eta su dabiltza herri galdeketa prestatzen; Zuian ere egun bera aukeratu dute eta. Dagoeneko hasi dira horretarako prestatze lanekin: abenduaren 11n, esaterako, kontsultan erabiliko den galdera adosteko batzar irekia egin zuten.
Sinadurak biltzea izango da hurrengo erronka. Horrekin lotuta, abenduaren 23an eta 30ean eta urtarrilaren 6an mahaiak jarriko dituzte Murgiako plazan, honako ordutegian: goizean, 13:00etatik 15:00etara bitartean.
Galdeketa egiteko erabakia hartu aurretik, bestelako ekintzak ere antolatu izan ditu Zuiako Gure Esku Dagok; tartean, Kataluniari babesa helarazteko ekimenak. Aurtengo ekainaren 9an eta 10ean, esaterako, Kataluniako motorista indepentisten bisita jaso zuten udalerrian; hamarnaka motorzale elkartu ziren asteburu horretan. Maiatzaren 21ean, berriz, Gure Esku Dago ibilbidea egin zuten Zuiako herrietatik; 18 kilometroko ibilaldia egin zuten parte-hartzaileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!