Maialen Okariz (Gasteizen Iñor Ez Kale Gorrian): «Gasteizen, gaur-gaurkoz, jende askok egiten du lo kalean»
Gasteizen Iñor Ez Kale Gorrian plataformak mobilizatzeko deialdia egin du azaroaren 30erako.
Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Derecho a Techo plataformak mobilizazioa deitu du datorren azaroaren 30erako, etxebizitzaren inguruan gasteiztarrek pairatzen duten egoera salatzeko eta instituzioek neurriak har ditzaten exijitzeko helburuaz.
Otsailean sortu zen «Gasteizen Iñor Ez Kale Gorrian» edo «Derecho a Techo» plataforma, Gasteizko 20 eragile sozial eta sindikalek osatzen dute, etxebizitza eza eta etxebizitza prekarioetan bizi behar izatea salatzeko helburuaz.
Hilabete hauetan zehar zenbait mobilizazio deitu izan ditu eta hurrengoa, datorren azaroaren 30ean izango da, eguerdiko 12:00etan Otxanda dorretik abiatuta, «Etxebizitza eskubide bat da, ez negozio bat» lelopean.
Honen inguruan hitz egiteko, plataformako kidea den Maialen Okariz izan dugu Hizpidean. Plataformaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Gasteizek daukan etxebizitza arazoa benetan larria dela salatu du eta hausnarketarako gonbidapena zabaldu digu, gaiaren inguruan kontzientzia har dezagun.
-
Hizpidea: Maialen Okariz (Gasteizen Iñor Ez Kale Gorrian): "Gasteizen, gaur-gaurkoz, jende askok egiten du lo kalean"00:09:42
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!