Maialen eta Eneko (Herrizoma eta Auzoan Bizi): «Tira jaialdiarekin apustua da indartzea bi kolektiboon arteko elkarlana»
Martxoaren 19an, larunbatez, jaialdia egingo dute Gasteizko Alde Zaharrean.
«Tira: Elikadura eta Etxebizitza egituren aldeko jaialdia» antolatu dute Herrizoma eta Auzoan Bizik elkarlanean. Herri egitura autonomoen aldeko apustua berretsi eta elkarlanerako deia egin dute egun hau probestuta. Egun osoko egitaraua antolatu dute, herri bazkaria eta Gasteizko Gaztetxean kontzertuak tarteko.
Maialen eta Eneko Herrizoma eta Auzoan Biziko kideak dira, hurrenez hurren, eta haiekin hitz egin dugu Hizpidean. Kolektibo bakoitzaren izaera eta ibilbidea azaldu dizkigute, eta elkarlanerako egin duten hautua azaldu digute. Tira jaialdiaren arrazoiak eta helburuak azaldu eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean, eta sarrerak oraindik eskuragai daude Txapelarri tabernan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maialen eta Eneko (Herrizoma eta Auzoan Bizi): "Tira jaialdiarekin apustua da indartzea bi kolektiboon arteko elkarlana"00:14:59
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!