Madrilera bidean dira Barbado eta Zelaia, Armiñonen agur beroa jaso ostean
Aiaraldea eta Gasteiztik abiatutako dozenaka kotxe hubildu dira mugara, ostegunean hasiko den epaiketaren atarian bi gazteei babesa adierazteko.
Ostegun honetan, urtarrilaren 21ean, hasiko da Madrilgo Audientzia Nazionalean Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarren aurkako epaiketan.
Epaiketa bera salatzeko eta gazteei elkartasuna adierazteko, hamaika ekimen egon dira azken egun eta asteetan Arabako zein Euskal Herriko txoko ezberdinetan, tartean, aurreko larunbatean Gasteizen egin zuten herrialde mailako manifestazioa.
Azken elkartasun ekimena, Barbadok eta Zelaiak bidean topatu duten sorpresa izan da. Behin herrialdeko muga gainditzeko zorian zeudenean, bi gazteen aldeko ekimena egin dute Gasteiztik eta Aiaraldeatik hurbildutako hamaika lagunek Armiñonen. ekimen xumea izan da, non bi gazteak presente egon diren lagun, senide, bizilagun eta militante ezberdinen babesa jasoz.
Ostegunean, manifestazioa
Urtarrilaren 21ean eta 22an izango da arabarren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean, Duranan aurkitutako kohete batzuen harira Ertzaintzak bi gazte arabarrak atxilotu zituenetik bi urte betetzen direnean. Orain, fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du gazte bakoitzarentzat.
Eskaera jakin eta gutxira ANkerkeriari STOP herri-ekimena sortu zen Gasteizen zein Amurrion eta epaiketaren egunetan, mobilizazioak egogno dira Gasteizen zein Amurrion:
- Gasteiz. Osteguna 21. 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
- Amurrio. Ostirala 22. 18:00etan Herriko plazan.
Bien bitartean eta epaiketaren eguna iritsi arte, 3.000 sinadura inguru bildu dituen atxikimendu kanpainak aurrera darrai www.ankerkeriastop.eus webgunean ireki duten atarian.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!