Madrilen mobilizatuko dira Tubacexeko langileak datorren ekainaren 16an
Kaleratzeen aurkako greba mugagabearen 114. eguna bete dute gaur Tubacexeko beharginek, eta aurrera jarraitzen dute euren aldarrikapenak zabaltzeko protesta ekimenekin. through Aiaraldea.eus
Datorren ekainaren 16an -asteazkena-, greba mugagabearen 126. egunean alegia, Madrilera bidaiatuko dute Tubacexeko langileek. 129 kaleratzeen aurkako protesten testuinguruan, Espainiako Diputatuen Kongresuaren aurrean mobilizatuko dira, borrokari oihartzuna emateko helburuarekin. Autobusez abiatuko dira Espainiako hiriburura, eta egunean bertan bueltatuko dira Euskal Herrira.
Bien bitartean protesta ekimenekin jarraituko dute baita Aiaraldean ere. Datorren ekainaren 7an Laudio eta Amurrioko pentsionistekin mobilizatuko dira, eta talde argazkia aterako dute ekainaren 10ean Nerbioi ibaiaren jaiotzan.
Elkartasun keinuak
Greban dauden langileekiko elkartasunak ez du etenik. Aste honetan bertan Orbeko Etxeko eta Laudioko Gaztetxeko kideek maiatzaren 29an antolatutako elkartasun kontzertuetan bildutako dirua entregatu dute Laudioko piketeko erresistentzia kutxan.
Laudioko Gaztetxea eta Orbeko Etxetik elkartasuna #Tubacex -eko langileekin! pic.twitter.com/luNcBUrXSO
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) June 4, 2021
Laudio Ikastolako langileek ere ikastetxean bildutako dirua utzi dute gaur bertan piketeko itsulapikoan.
114. GREBA EGUNA
Hainbat ikastoletako langileen diru bilketa jaso dugu gaur elkartasun kutxarako. @LabIkastolak delegatuek sustatu dute bilketa eta diru kopuru inportantea eman dute.
GORA LANGILEAK, GORA ELKARTASUNA ETA GORA LAB!!@LABaiara @LABsindikatua @tubace_xen @aiaraldea pic.twitter.com/ZBa3Cdgwin— LAB Tubacex-Acva. (@labtubacex) June 4, 2021
Oihartzun zabala izaten ari Tubacexeko langileek borroka. Horren adibide da Juan Carlos Monederok Aitor Bordagai langileari eginiko elkarrizketa, En la frontera saioan:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!