«Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!» lelopean, manifestazio nazionala deitu dute maiatzaren 20an Gasteizen
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da manifestazioa San Anton plazatik.
«Trenbide proiektu eta azpiegiturak, zentral eolikoak edo fotovoltaikoak eta horiei dagozkien banaketa-lineak, erraustegiak, negutegi industrialak eta animaliak hazteko ustiapen intentsiboko fabrikak». Horiek guztiak agertzen dira Euskal Herriko mapan, dagoeneko martxan edo etorkizunean gauzatzeko, Euskal Herria bizirik! plataformak ohartarazi duenez. Otsailean aurkeztu zen plataforma, eta Euskal Herri osoko dozenaka kolektibo biltzen ditu, azken hilabeteetan tokian toki «proiektu suntsitzaileen aurka» borrokan dihardutenak. Orain, nazio mailako manifestazio batekin egingo dute protesta.
Proiektu horiek guztiak «suntsitzaileak» direla salatu du plataformak eta landa eremua eta natura izango direla kaltetuak, enpresa handiek irabaziak aterako dituzten bitartean (baita finantzazio publikoa ere). Besteak beste, Iberdrola edo Blackstone putre funtsa daude proiektu horien atzean.
Politikariei eta administrazioari egotzi diete enpresa handien interes ekonomikoa lehenetsi eta legedia horien arabera moldatzea. Horren adibide dira Tapia Legea eta Nafarroako homologoa.
Uste dute “trantsizio energetikoa” edo “deskarbonizazioa” bezalako terminoak «edukiz hustu» direla gaur egungo «krisi ekosoziala eragin duten berberek behin eta berriz erabiltzen dituztenean».
Horregatik, politikak aldatu daitezela exijituko dute manifestazioan, «pertsonen neurrira» egin daitezela eta «ez kapitalaren intereserako». Zehazki, «garraio sistema sozial bat garatzea bultzatuko duten politikak, eskala txikiko nekazaritza eta abeltzaintza eredua bultzatuko duten politikak, energia berriztagarrien hedapena eta bioaniztasunaren kontserbazioa bateratuko dituzten politikak» eskatzen dituzte.
Maiatzaren 20a, aldarrikapen eguna
Manifestazioa arratsaldeko 18:00etan izango da San Anton plazatik hasita. Hala ere, egun osoko aldarrikapen eguna izango da datorren larunbata.
Alde Zaharreko Brullerias plazan, 13:00etan, Miren Narbaizak kontzertua eskainiko du. Ondoren, Yokerendan antzerkia, Pinapple Sweets dj-ak eta Arabazan elkartearen ipuin saioa izango dira.
16:00 Goizerdi txistulariekin batera poteoa antolatu dute Kutxitik. Hortik, manifestaziora 18:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!