LH 6.mailako kanpo ebaluazioari planto egin diote Umandin eta berdina egingo dute Luis Doraon
San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari eta berdina egin dute martxoaren 19an Umandin; Luis Doraon, martxoaren 20an egingo dute planto. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak.
Martxoaren 5ean hasita eta hilabete bereko 22an amaituta, LOMCE eta Heziberriren araberako azterketak egin nahi dituzte horretarako Eusko Jaurlaritzak aukeratu dituen zentroetan. Egin baino, horretara deituta egongo dira ikasleak; izan ere, ez badira klasera aurkezten, ikasleek ez dute azterketa zertan egin beharrik.
Martxoaren 19an, Umandin planto egin dute eta elkarretaratzea burutu ikasleek, gurasoek eta irakasleek. Martxoaren 20an, Luis Doraon, erabaki berdina hartu dute; azken honetan, aurreko ikasturtean egin zuten bezala, azterketa egin nahi ez duten Ikasleak ez dira eskolara joango.
Beste ikastetxe batzuetan plantoak hasi dira. Planto egiten lehena, Aresketa izan zen Aiaraldean. Egunek aurrera egin ahala, Gasteizko hainbat ikastetxetan ere planto egin dute. Horren adibide dira Luis Elejalde eta San Ignacio.
Luis Elejalden, jarraipen handi izan zuen plantoak: soilik lau ikasle joan ziren deituta zeuden 49etatik. San Ignacion, aldiz, 21 ikasle zeuden deituta azterketa egitera: soilik zortzi ikasle agertu ziren, gainontzeko ikasleek plantoaren hautua eginez.
Aiaraldeako beste bi ikastetxetan, aldiz, LH 6. mailako kanpo ebaluazioa egiten ari dira: Latiorro eta Lucas Reyn. Hala ere, Latiorron, oso ikasle gutxi joan ziren klasera azterketa egitera.
Araban, Hala Bedik jakin duenez, 27 ikastetxe ezberdinetan egin nahi dute azterketa. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek egin beharko lituzkete hauek. 27 hauetatik, 19 publikoak dira eta haien artean daude aurretik aipatutakoak edo Barandiaran (Amurrio), Langraitz, San Martin (Gasteiz)…
Kalfikazio sistema “inposatua”
Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu dute. “Aipatutako zentroekin harremanetan gaude”, adierazi dute topagunetik. Informazioa elkarbanatu eta erantzun bat emateko klaustro eta familia-bilerak egiten hasi dira jada eta, momentuz, familietatik nahiko inpresio positiboa jaso dute. Hala ere, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera:
- “Zailtasun handia” dagoela nabarmendu dute, informazioa jaso eta trukatzeko batez ere.
- Ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira.
- Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek.
- “Berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, apiriletik aurrera
Topaguneko kideek baieztatu dutenez, “inposatutako beste bi azterketa bolada etorriko dira apiriletik aurrera”. Oraingoan, DBHn izango da. ‘Pisa’ izeneko azterketa egitera daude deituta ikasleak apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean. Azterketa hau egiten duten zentro berdinetan, maiatzaren 7tik 18ra DBHko 4.mailako ikasleek errebaliden froga egitera deituko dituzte.
Konfirmatu dutenez, Araban, Samaniego (Gasteiz), Lakua (Gasteiz), Badaia institua (Langraitz) eta Zaraobe (Amurrion), Laudioko institutuan eta Laudioko Ikastolan egin nahi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!