«Bi borroka horietatik, generoarena eta euskararen normaltasunarena, gizarte osoa esplikatu daiteke»
“Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu” Jakin aldizkariak, Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk elkarrekin antolatu duten ikastaro berria da. Abiapuntua uztailean Usurbilen egindako “Hizkuntza, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” Jakin-en Jardunaldian izan zen eta bide berari jarraituko dio hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketari erreparatuko dion ikastaroak. Guztira lau hitzaldi eta mahai-inguruk osatzen dute eta hilabetean behin izango dira urtarriletik maiatzera bitartean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Horri buruz hitz egiten egon dira Kantoian Lorea Agirre, antolatzaile eta lehendabiziko hizlaria izanen dena, eta Irati Iciar, UEUko Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea.
-
Kantoia: "Bi borroka horietatik, generoarena eta euskararen normaltasunarena, gizarte osoa esplikatu daiteke"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!