Lopez de Abetxuko, kalean
José Ramón López de Abetxuko gasteiztarra kalean da jada. Uztailaren 5eko goizean atera da Villabonako espetxetik, Asturiasen.
López de Abetxukok 31 urte egin ditu guztira preso eta larriki gaixo egon den preso politikoetako bat da. Egun, oraindik ere, gaixorik dago. Hala ere, kondena osorik betearazi diote, azken egunera arte, larriki gaixo egon arren. 68 urteko adina du Lopez de Abetxukok.
Lopez de Abetxukoren askatasuna Gasteizen eskatzeko egin diren ekimenak hamaika izan dira. Besteak beste, osasun arloko 595 sinadura eta beste 2.538 gasteiztarren sinadurak bildu zituzten 2014an, PSE, EAJ eta EH Bilduk honen askatasuna eskatuko zuen zentsura mozio bat sinatzeko balio izan zuena.
1986an Frantzian lehenengoz atxilotu zutenean, hiru urte eman zituen kartzelan. Espainiako Estatuak ez ditu hauek kontutan hartu espetxealdiaren zati bat kentzeko. Beraz, 31 urte egin ditu preso kalean geratu aurretik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!