Lide eta Iruri (Geruzak): «Batzuetan gazteoi ez zaigu hainbeste entzuten eta garrantzitsua da elkar entzutea.»
Ostegun honetan Geruzak proiektuak boterearen inguruan egindako ikus-entzunezkoa estreinatuko da Gasteizen.
ELKAR eta JAKINek Geruzak proiektua sortu dute, gazteen kezka eta galderetatik abiatuta gogoeta pizteko webgunea. Gai bakoitza lantzeko dokumentalaz gain, auzi bakoitzak kaiera tematiko propioa eta kultur diziplina desberdinetako erreferentziak izango ditu material osagarri gisa. Webguneak pentsamendu kritikorako espazio bat zabaltzen du, eztabaida sustatuz eta kultur transmisioan eraginez.
Gazteak izan ditu proiektuak jomuga, eta hargatik abiapuntu bilakatu ditu. Horrela azaldu du Lorea Agirre Jakineko zuzendariak: «gai eta auzi jakinen bueltan, gazteen hitza, gazteen bizipenak, pentsamenduak, kezkak, usteak eta hipotesiak jaso nahi izan ditugu eta dokumentaletara ekarri». Horrela, gazteak libre ikusiko ditugu euren ideiak partekatzen, harilkatzen, osatzen «elkarren aurrean biluztuz eta elkar jantziz». Dokumental horiek ikusiz, denok jantzi ahalko gara eta gogoeta gehiagoren sorburu izatea da helburua. Gainera, sortutako hausnarketarako espazio honek «euskaratik pasarazi» ditu euren kezka eta interesak, eta euskarari esparru hori ematea ere bada xedea.
Geruzak proiektuaren 3. alea Gasteizen estreinatuko da, martxoaren 2an Zas espazioan, zabalik dago izen emateko aukera.
Azken hausnarketa honetan protagonista izan diren gazteetatik bi izan ditugu Hizpidean, Lide Crespo eta Iruri Altzerreka.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Lide eta Iruri (Geruzak): "Batzuetan gazteoi ez zaigu hainbeste entzuten eta garrantzitsua da elkar entzutea."00:08:44
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!