Lesbofobia ertz guztietatik aztertzeko 10 bizipen
B.A.L.A-k eta Hala Bedik "Lesbofobia" dokumentala aurkeztuko dute, datorren azaroaren 9an, dokumentalaren egileekin batera antolatu duten mahainguruan. Proiekzioa Hala Bedi Irratiaren ondoko espazioan egingo da.
Lesbianek bizi dituzten biolentzia egoerak, hauei ematen dieten erantzunak edota egoera biolento horien atzean ezkutatzen diren arazo estrukturalak aztertzen ditu «Lesbofobia» dokumentalak. Bartzelonan ekoiztua izan da aurten, «Creación Positiva» elkartearen eskutik, eta datorren azaoraren 9an Gasteizen aurkeztuko da B.A.L.A eta Hala Bedik elkarlanean antolatutako proiekzioan.
Gaztelaniaz, katalanez eta zeinu-hizkuntzan jasotako 10 testigantzetatik abiatuta, lesbianek jasaten dituzten biolentzia matxistak aztertu egiten ditu «Lesbofobia» dokumentalak, lesbofobia eta, beste biolentziekin amaitzeko estrategiak bilatzea du helburu.
«Creación Positiva» elkartea 2001. urtetik dabil eskubide sexualen alde lanean, horretarako arreta zerbitzuak, sentziblizazio ekintzak eta bestelakoak antolatuz. Urte guzti hauetan lesbofobia lantzen duen oso material gutxirekin aurkitu dira eta, gabezia horretatik abiatuta ekin zioten dokumentalaren ekoizpenari. Hasieran sare sozialetan ekoizteko bideo bat izan behar zuena 30 minutuko luzera duen dokumental bihurtu zen, gaia bere ertz eta konplexutasun guztiarekin landuz.
Dokumentalaren aurkezpena azaoraren 9an burtuko da, arratsaldeko 19:00etan, Hala bedi Irratiaren ondoko espazioan. Proiekzioarekin batera solasaldia egongo da dokumentalaren egileekin batera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!