Leocadia Bueriberi (Erregularizazioa Orain): «Izorratzen badigu ere, zuen eskuetan dago, laguntzeko momentu ezin hobea»
Astelehenean manifestazioa egingo dute Gasteizen, Arrazakeriaren Aurkako Egunean. Sinadura bilketa abian dago Herri Ekimen Legegilea bultzatzeko.
Pandemiak are gehiago zaildu du egoera administratibo irregularrean, paperik gabe, dauden pertsonen bizitza. Espainiar Estatu mailan Erregularizazioa Orain (Regularización Ya!) lelopean kanpaina abiatu da. Milioi erdi pertsona daudelako gutxienez egoera honetan, eta haien erregularizazioa eskatzeko Herri Ekimen Legegile bat antolatu dute, eta sinadura bilketa hasi. 500.000 sinadura behar dituzte Espainiar Kongresuan eztabaidatu dadin.
Bestalde, datorren astelehenean, martxoaren 21ean, manifestazioa deitu dute Emakume Migratu eta Arrazializatuen sareak eta Kolektibo Beltz Panafrikanistak Gasteizen, Arrazakeriaren Aurkako Egunaren harira. Arratsaldeko 19.30etan aterako da Andra Mari Zuriaren plazatik. Astelehenean bertan sinadurak biltzen arituko dira Erregularizazioa Orain mugimenduko kideak, goizean zehar Letretako Fakultatean eta arratsaldean Aldabe Gizarte Etxean.
Leocadia Bueriberi kidea izan dugu Hizpidean, eta berarekin hitz egin dugu kanpainaren inguruan. Erregularizazioaren garrantzia, egoera irregularrean dauden pertsonen egoera, «aliatu» zuriek izan dezaketen papera, sinadura bilketa eta beste hainbat gauza aipatu ditugu. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leocadia Bueriberi (Erregularizazioa Orain): "Izorratzen badigu ere, zuen eskuetan dago, laguntzeko momentu ezin hobea"00:15:48
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!