Leire Llano (Muskil laburmetraia): «Orokorrean ez da asko jakiten honen inguruan, beti egon izan da ixilpean»
Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzeko asmoarekin burutzen ari dira laburmetraia. Crowdfunding kanpaina dago abian.
«Muskil: Belar txarrak zainak luze» izeneko laburmetraia egiten ari dira unibertsitateko ikasle batzuk. Leire Llano da horietako bat, eta berarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean. Benetako gertaera batzuetan oinarrituta eta fikzionatzeko aldaketa batzuk eginda, adineko bikote batean ematen den indarkeria matxista azaleratu nahi izan dute. Orokorrean ezkutuan gelditu izan den gaia delako adineko emakumeen jasandako indarkeria, eta horri buelta emateko asmotan Muskil laburmetraia osatzen ari dira.
Egiteko bidean, baina, laguntza behar dute, eta crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. Ostiral honetan da laguntzeko azken eguna, hemen klik eginda daukazue laguntzeko aukera.
Leirek laburmetraiaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta gai honen garrantzia azaleratzeko dei egin du. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Llano (Muskil laburmetraia): "Orokorrean ez da asko jakiten honen inguruan, beti egon izan da ixilpean"00:10:15
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!