Leire Leturia (GKS): «Krisia gainditzeko ekoizpen baldintzak moldatu behar ditu burgesiak, langile klasearen bizi baldintzen okertzearen bidez»
"Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu" kanpaina aurkeztu du Gazte Koordinadora Sozialistak
Leire Leturia GKSko kidea izan dugu Hizpidean aurkeztu duten azken kanpainaren berri emateko. «Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu» lelopean aurkezpenak egiten ari dira Euskal Herri osoan zehar.
Leturiak kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkigu, momentuko egoera testuinguru orokorrago batean kokatu eta aurrera begirako pausoak aurkeztu dizkigu, proletargoaren antolakuntzarako deia egiteaz gain.
Azaroaren 7an mobilizaziorako deia egin du GKSk, Andra Mari Zuriaren plazan 20.00etan egingo duten manifestazioan.
Bestalde, Azaroaren 15ean, goizeko 11etan, Aldabe Gizarte-etxean kanpainaren aurkezpen hitzaldia egingo dute.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Leturia (GKS): "Krisia gainditzeko ekoizpen baldintzak moldatu behar ditu burgesiak, langile klasearen bizi baldintzen okertzearen bidez"00:08:28
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!