Leioako Kanpuseko erasoa salatu dute Gasteizen
Martxoaren 8an Leioako Mugimendu Feministak kalejira bat egin zuen fakultatez fakultate, emakume* orori parte hartzeko gonbidapena luzatuz. Osasungintzako fakultatera ere joatea erabaki zuten; izan ere, lehenagotik bertako irakasle batekin arazoak izan zituzten. Leioako Mugimendu Feministako kideek azaldu dutenez, bere erantzuna zuzenean erasotzea izan zen: «Bi ikasle bastoi batekin jo eta denok iraindu gintuen behin eta berriz».
Jazotako gertaeraren berri emateko, prentsaurrekoa emango dute Leioako Medikuntza eta Erizaintza fakultateko sarreran. Babesa adierazteko, aldiz, Euskal Herriko gainontzeko kanpusetan elkarretaratzeak egin dituzte, 50 lagun inguru bilduz Gasteizkoan, GUET talde feministak deituta.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!