«Lehertu Gasteiz» Okupazioaren aldeko dinamika aurkeztu dute
Kapitalismoak oinarrizko eskubideekin negozioa egiten jarraitzen duen bitartean, euren hautua OKUPAZIOA dela argi utzi dute: “Tresna bezala ulertzen dugu okupazioa, gu guztion bizitzak duintasunez betetzeko ezinbesteko tresna.”
Gaur egun, esan dutenez, “15.367 etxebizitza daude Gasteizen, horietako 9.470 hutsik eta beste 2.200 salgai, edo beste modu batean esanda, 10 etxebizitzatik bat hutsik dago”. Gasteizen 255.052 pertsona inguru bizi direla eta momentu honetan 115.367 etxebizitza daudela hirian helarazi dute, “Horrek esan nahi du bi pertsonentzako etxebizitza bat dagoela”.
Bitartean, “eta nahiz eta gure egunerokotasuna hankaz gora jarri duen pandemia baten erdian egon”, desalojoak, etxe hutsak, prezioen gorakadak, espekulazioa, etab. etengabekoak izan direla salatu dute.
Oso argi esan dute, “gure hirian ez da etxebizitza eskubidea bermatzen ezta errespetatzen ere.” Langileriaren bizi baldintzak krisiaren aitzakipean okertzen doazen heinean, gaur elkartutakoak oinarrizko eskubideak ezin direla soldata baten menpe egon salatu eta oinarrizko eskubideak bermatu egin behar direla exijitu dute.
Etxebizitza ordaindu ezin denean (soldata baxuak, langabezia, lan prekarioenak…), okupazioa, berreskuratzeko balio dezakeen tresna dela erran dute. “Inork ez du kalean bizitzea merezi. Inork ere ez. Eta instituzioek bermatzen ez dutena, guk bermatu behar dugu.”
Gogora ekarri nahi izan dituzte azken hilabeteetan hainbat izan direla Gasteizko udalak poliziaren laguntzaz eta jabe handi horien interesei men eginez erasotutako gune okupatuak: Gasteizko gaztetxearen itxiera saiakera, Olarizuko auzokideen kontrako jazarpen krudela eta etxeak botatzeko asmoa, Talkako bigarren okupazioaren itxiera, langileen desalojo saiakerak… “Argi diogu erasotutako espazio bakoitza defendatuko dugula, eta desalojo bakoitzaren ondoren, okupazio berri bat, eta beste bat, eta beste bat… etorriko dela.”
Horregatik dei egiten dute Maiatzaren 15ean gauzatuko duten mobilizaziora, baita bitartean egongo den egitarauan parte hartzera ere. “Gure kemena geldiezina da, ilusioz, gogoz eta indarrez LEHERTUKO DUGU GASTEIZ! Gora okupazio mugimendua!”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!