Lehen sektoreak «borrokan» jarraitzen duela gogorarazi die UAGAk alderdiei
UAGAko berrogei bat traktorek Gasteizko hiri erdia zeharkatu dute goizean. Hauteskundeen atarian, erantzunen zain jarraitzen dutela ohartarazi dute. through Alea.eus
Lehen sektoreak borrokan jarraitzen duela gogorarazi die UAGA sindikatuak alderdi politikoei, Gasteizen, gaur goizean, egindako traktore martxan eta manifestazioan. Entzun diezaietela aldarrikatu dute, eta salatu dute orain arte nekazaritza eta abeltzaintza apenas agertu direla hauteskunde kanpainan. Berrogei bat traktorek, UAGAk deituta, Gasteizko hiri erdia zeharkatu dute, «politikariek nekazaritza eta abeltzaintzarekin duten sorgortasuna» salatzeko
«Hemen jarraitzen dugu, eta borrokan jarraitzen dugu», esan du Edurne Basterra UAGAko lehendakariak, eta salatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailak ez diela aurkeztutako aldarrikapenei erantzun. Gogoratu du, halaber, lehen sektorearen aurreneko eskaera hurrengo Eusko Jaurlaritzan Nekazaritza eta Abeltzaintza sail bat egotea dela, beste baten mende egon gabe.
UAGAk lehen sektorearen aldarrikapen sorta bat aurkeztu du astelehen honetan alderdi politiko guztien egoitzan, datorren legegintzaldiari begira. Eskaeren artean daude nekazaritza lurra zaintzea eta nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerak sustatzea, makroproiektu eolikorik edo fotovoltaikorik gabe; belaunaldien arteko erreleboaren aldeko apustua egitea; eta ekoizleei prezioak bermatzen dizkien elikadura katearen legea betearaztea. Era berean, despopulazioa saihesteko neurriak eskatu ditu nekazarien sindikatuak; eta Arabako Errioxaren eskualde garapeneko proiektu bat egitea.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!