Lehen kontzertuak iragarri dituzte Gasteizko Txosnek: Nakar, Chill Mafia eta Rosa Mari
Abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira Gasteizko jaiak. Aurten, hilaren 3an irekiko dute txosnagunea, larunbatarekin. Txosna batzordea osatzen duten kolektiboak lanean ari dira egitaraua prestatzeko. Kontzertuei dagokienez, hiru talde iragarri dituzte gaurkoan: Nakar, Chill Mafia eta Rosa Mari.
Donostiako post punk eta elektronika taldea da Nakar. Iazko abenduan argitaratu zuten lehen lana: Lore Ta Laban diskoa.
Chill Mafia haietako baten etxean musika egiten elkartzen hasi ziren lagun talde bat da eta ekoizleek, soinu teknikariek, diseinatzaileek, DJek eta graffitigileek osatzen dute. Musika urbanoa delakoa egiten du taldeak.
Rosa Mari musika jartzaileak dira.
🟢🔵 ··· 𝚐𝚊𝚞-𝚓𝚊𝚒𝚊
𝗥𝗢𝗦𝗔 𝗠𝗔𝗥𝗜, pasaden urteko arrakaztaren ostea… Entxosnatu karpara bueltatzen dira! Zuekin gerriak astintzeko etorri dira.
Aurtengo lehen iragarpena! Aurrera goaz!!#GasteizkoTxosnak #Entxosnatu #etorrigugana #JaiHerrikoienAlde #rosamari pic.twitter.com/7BIyuupQw3— Gasteizko Txosnak (@entxosnatu) May 8, 2024
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!