Lehen greba eguna EAEko eskola jantokietan
Sindikatuek deitutako hiru greba egunen lehenengoa burutu dute gaur EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantokietako langileek. Gasteizen, Hezkuntza Delegaritzaren aurrean mobilizatu dira langileak.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba eguna daitu dute gaurko EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jangeletan. Langileek mobilizazioak burutu dituzte Gasteizen eta Hezkuntza Delegaritzaren aurrera eraman dituzte beraien aldarrikapenak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak «jangeletako langileekin duen jarrera» salatu dute. Aurreko ikasturtearen amaieratik Hezkuntza Sailarekin eta Patronalarekin eseri nahian ari dira sindikatuak: «kalitatezko jangelak antolatzeko eta sektoreko langileen enpleguari eta lan-baldintzei eustea bermatzeko, bai eta langile eta erabiltzaileentzako osasun-bermeak ziurtatzeko ere». Gobernuak eta enpresek, ordea, entzungor egin diote batzartzeko eskaerari eta langileek komunikabideen eta Hezkuntza Sailaren web orriaren bidez izan dute protokoloen berri.
Aurreko ikasturteetako ratioak mantentzen direla azaldu dute langileek eta «espazioei eta egungo premiei jaramonik egiten ez zaiela». Gainera enpleguari eta lan-baldintzei eusten ari ez zaiola adierazi dute: «Langile asko ez dira beren lanpostuetara deitu».
Jangeletan bizi den egoerak, gainera, mesfidantza sortzen ari da familiengan eta sindikatuek esanetan familia askok ez dute zerbitzua eskatu beharra izan arren.
«Merezi duten errespetua» eskatu diete langileek Eusko Jaurlaritzari eta jangeletako zerbitzua kudeatzen duten enpresei: «Neurri negoziatu eta inposaketa gabeekin, beharrezko segurtasuna eta enpleguari eta lan-baldintzei eustea bermatzeko».
Datorren urriaren 27an eta 29an ere daude deituak greba egunak EAEko eskola jantokietan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!