Lehen Arretako zentroetan mobilizatzen ari dira Osakidetzako langileak
Osakidetzako langileak baliabiderik gabe daudela salatu dute. Mobilizazioak hasi dituzte gaur Lehen Arretako zentroetan, urriaren 3an manifestazioa egingo dute Bilbon.
Ehunka langile ari dira mobilizatzen Osakidetzako Lehen Arretako zentroetan sindikatuek egindako deiarekin bat eginez. Langileak nekatuta eta baliabiderik gabe aurkitzen direla salatu dute.
Sindikatuetako kideek azaldu bezala Covid-19aren pandemiak «larriagotu egin ditu aurretik osasun sistemak zituen gabeziak». Gaur gaurkoz, «muturreko egoera» batean aurkitzen direla eta pertsonal falta handia dagoela azaldu dute. Gainera pandemiak eragindako gainkargak modu zuzenean ari da eragiten Lehen Arreta zerbitzuko profesionalengan, Osakidetzak, ordea, Lehen Arreta ez indartzea, zentroak ixtea eta ordutegiak murriztea erabaki du.
Gaurkoa hurrengo egunetan Osakidetzan burutuko diren mobilizazioen lehenengoa izan da. Irailaren 25ean ospitale guztietan egingo dituzte elkarretaratzeak eta urriaren 3an Bilbon manifestatuko dira Osakidetzako langileak, 12:00etan Jesusen Bihotzetik
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!