Lazarraga kultur elkartea kinka larrian
BERRIAk eman duen albistearen arabera, ia ziurra da Lazarraga kultur elkarteak ezingo duela jarraitu Gasteiz antzokiaren kudeaketarekin, Gasteizko Udalak proiektuaren kudeaketarako emandako dirua itzultzeko eskatu eta gero.
Egoera «muga-mugakoa» dela esan diote BERRIAri, eta ia ziurra dela ezingo dutela Gasteiz antzokia kudeatzen jarraitu.
Martxoaren 27an Gasteizko Udalak 112.817 euro itzultzeko eskatu zion elkarteari. Gasteiz antzokiaren (Izaskun Arrue kulturgunea) proiektua garatzeko emandako diruaren parte oso handia da hori. Diruaren zati bat (50.487,48 euro) itzultzea proposatu zuen, baina guztia itzultzea ezinezkoa da, proiektua martxan jartzeko lanetan gastatutako dirua delako (giza baliabideak, komunikazio planak, webgunea, kudeaketa sistemak ezartzea…). Izan ere, 2022ko ekainera bitartean, euskal kultur eskaintza Oihaneder Euskararen Etxean kudeatzen zuen Lazarraga elkarteak. Urte bereko abuzturako Gasteiz antzokiko lanak bukatuta zeuden eta 2023 urtearen hasieran ateak zabaltzekoa zen.
Lazarraga kultur elkartea Gasteiz antzokiaren kudeaketaz eta programazioaz arduratzen da. Udalak urtebete baino gehiago atzeratu du kulturgunearen irekiera, eta elkarteak argi du zabalik ez egotearen erantzukizun osoa Gasteizko Udalarena dela. BERRIAri esan diotenez «lotsagarria da gertatzen ari dena. Udalak eraman gaitu mugako egoera honetara, eta guk ezin diogu egoera honi buelta eman»,.
Alegazioa jarriko dute eta hitzarmen berria kolokan da
Elkartea lanean ari da, irtenbide baten bila. Oraingoz, alegazioa aurkeztu diote udalak diru laguntza itzultzeko egindako eskariari, eta, bide horrek aurrera egingo ez balu, auzitara jotzeko aukera ere izango lukete.
Gasteizko Udaleko iturriek BERRIAri esan diote Lazarraga elkartearen alegazioen «esperoan» direla, eta ondoren erabakiko dutela zer urrats egin. Bien bitartean, bi aldeen arteko hitzarmen berria airean da. Izan ere, elkarteak uste du orain ez direla betetzen udalarekin hitzarmen berri bat sinatzeko baldintzak. Nolanahi ere, datorren asteartean Euskara, Kultura eta Hezkuntza, eta Kirol, Osasun eta Lankidetza Batzordean herritarren txanda erabiltzeko aukera izango du elkarteak, eta, euskara zinegotzi Maria Nanclaresen azalpenak entzun ondotik, argitu dezake zer pauso emango dituen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!