Laudion hildako gizonaren heriotza salatu dute ehundaka lagunek Osasun Zentroaren aurrean
Aiaraldea Gaur komunikabideak jakitera eman duenez, ehunka lagun batu dira Laudioko Osasun Zentroan, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, asteburuan gertatutako 42 urteko David Hernandez Laudioko bizilagunaren heriotza salatzeko. Urtarrilaren 12an zendu zen Laudioko anbulatorioan bertan, bihotzekoak jota. Auziak ezinegon handia eragin du, une horretan ez baitzegoen Osasun Zentroan medikurik.
Sindikatuek diote Osakidetzan azken urteetan agintariek egin dituzten murrizketen eta desmantelazio prozesuaren testuinguruan gertatu dela heriotza hau. Osasun sistema publikoaren kudeaketa horrek «herritarren bizitzak arriskuan» jartzen dituela salatu dute eta Etengabeko Arreta Guneetan mediku baten presentzia egotea derrigorrezkoa dela azpimarratu dute.
Mediku falta bereziki nabaria eta larria da Aiaraldea kokatuta dagoen OSI Barrualden, Aiaraldea Gaur-ek informatu duenez. Euskal Herriko beste hainbat eskualdetako Etengabeko Arreta Guneen itxiera ere salatu dute sindikatuek.
Zendu den gizonak lan egiten zuen JEZeko Enpresa Batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak «Osasun sistema publiko eta duin baten alde» lelopean manifestazioa deitu dute ostiralerako, datorren urtarrilaren 19an, 18:30ean, Herriko Plazatik hasita.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!