Laudioko langile bat hil da Arrigorriagako enpresa batean lanean ari zela
Goizeko 7:00etan gertatu da ezbeharra Arrigorriagako Talleres Brasategui enpresan. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian prekarietateak eraildako 23. langilea eta azken hilabetetan lan istripu batean hildako Laudioko laugarren bizilaguna.
Prekarietateak beste langile baten bizia eraman du gaur goizaldean. Arrigorriagako (Bizkaia) Talleres Berasategui enpresako 56 urteko behargina hil da. Langilea Laudioko bizilaguna zen.
Urtea hasi zenetik Euskal Herrian prekarietateak eragindako 24. lan heriotza da hau, gaur bertan beste lan heriotza bat gertatu da Pasaiako (Gipuzkoa) portuan, eta azken hilabetetan lan istripu batean hildako Laudioko laugarren bizilaguna. Iragan uztailean eta urrian bi langile hil ziren Aiaraldeko Tubacex enpresan, otsailean beste laudioar batek galdu zuen bizia bere lanpostuan, Galdakaon.
Mobilizazioak balkoietan
Urtarrilaren 30eko greba Orokorraren testuinguruan eratutako Aiaraldeko Greba Batzordeak mobilizazioa deitu du gaur arratsalderako. 19:00etan bost minutuko isilunea egingo dute eskualdeko balkoietatik eta ondoren kazerolada batekin salatuko dituzte azken lan heriotzak.
🔴🔴🔴🔴🔴 ASKI DA! PREKARIETATEA HITZAILEA!*
🔴Laudioko Langile bat hil da, lan instripuan Arrigorrigako Talleres Berasateguin.
🔴Eskualdean 5 Hildako 10 hilabetetan‼️
🕢19:00-19:05 ISILUNEA
🕔19:05-19:15 KAZEROLADA¡YA VALE OSTIA!#PrekarietateaHiltzailea pic.twitter.com/B5p1Er8QpE
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) April 16, 2020
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!