Laudioko I. Jardunaldi Feministek autodefentsa, zaintza, trans borroka, hezkidetza edota umorea landuko dituzte
Laudioko Udalak gaur aurkeztu du maiatzaren 14tik 28ra bitartean luzatuko den egitaraua. through Aiaraldea.eus
Lezeaga Aretoan prentsaurrekoa eskaini du gaur Udalak Laudioko I. Jardunaldi Feministen aurkezpena egiteko. Maiatzaren bigarren hamabostaldian izango dira jarduera guztiak eta erakundearen asmoa da urtero errepikatzea.
Berez, eskaintza anitza egongo da. Maitena Monroy genero indarkerian aditua den fisioterapeutaren Autodefensa feminista, más allá de aprender a decir no liburuaren aurkezpenarekin hasiko da egitaraua, maiatzaren 14an. Saioa 18:30ean izango da, Lezeaga Aretoan (Lamuza 17), Laudioko jabekuntza eskolan.
Zikloak hurrengo egunean, maiatzaren 15ean, Llámalo X antzezlan eta solasaldiarekin jarraituko du. Ikuskizunak emakumeen nahia taulen gainean jarriko du orgiak desmitifikatzeko, gizonek zein pornografiak egiten duten sexu-fantasia ohikoenetako bat delako. Antzezlana 12 urtetik gorakoentzat izango da eta Kasinoan egingo da, 18:30ean.
Maiatzaren 16an eta 17an, Laudioko ikastetxeetako ikasleek tailer bat izango dute Pitu Aparicio gizarte-hezitzailearekin, sexualitatea, generoa eta hezkidetza lantzeko. «Gure gazteek tabuak haustea eta gai horien inguruko mito errotuak desmuntatzea da helburua. Anatomiari, desioari, plazerari eta maitasun erromantikoari buruz aritzeko denbora ere izango dute», azaldu du zinegotziak.
Ostiralean, berriz, Kaitin Allende kazetari eta komediantearen eta Elisa Coll idazle eta aktibista bisexualaren arteko solasaldia egingo da; artistaren azken lanari helduz: «Resistencia Bisexual». 18:30etatik aurrera izango da Lezeaga Aretoan.
Zinema
Zinema presente egongo da jardunaldi feministen lehen edizio honetan. Transfariana filma proiektatuko dute maiatzaren 18an, 19:00etan La Milagrosa aretoan. Hilaren 25ean, aldiz, Zinegoaken film laburrak eskainiko dituzte Lezeaga Aretoan, 18.30etatik aurrera.
Asteazkenean, maiatzak 22, «Zainketaren artea zahartzaroan» tailerra izango da Laudioko jabekuntza eskolan, 18:30ean, Irati Mogollon ikertzaile feminista eta soziologian doktorearen eskutik.
Arte eszenikoek protagonismoa izaten jarraituko dute maiatzaren 24an, ostiralean. Laia Laudio programako antzerki tailerretan prestatutako Ni una menos, ni uno más (ni más ni menos) lana taularatuko dute egun horretan. Saioa 18:30ean izango da Kasinoan.
Jardunaldi feministak maiatzaren 28an amaituko dira Las etiquetas LGTBI+, ¿limitan o liberan? mahai-inguruarekin. Saioan sexualitateari eta askatasunari buruz sakonduko da Diana Ibargutxi psikologo eta sexologo laudioarrak zuzenduta. Hizlariak Bea Sever (sexologoa, kazetaria eta Naizen Euskal Herriko Adin Txikiko Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea), June Fernandez (kazetari eta ekintzaile feminista) eta Andrea Momoitio (kazetari, lesbiana eta feminista) izango dira.
Lezeaga Aretoa eta Gobernantza Feminista indartzea
Jardunaldiek helburu anitzak dituzte. Alde batetik, hausnarketa feministan sakondu nahi dute laudioarrekin. Horretarako, Askotariko Emakumeen Kontseilu sortu berria deituko dute lehenengo aldiz, eginiko jarduerak baloratzeko. Bestetik, Lezeaga Aretoa bera feminismoaren eta emakumeen erreferentea bilakatu nahi dute, behar denean eskatu dezaten emakumezkoek.
Horrez gain, Gobernantza Feminista sustatzea ere bada xedea. Nagore Gomara arloko zinegotziak gogoratu du berdintasuna eta parte hartzea, besteak beste, zeharkako politiken arloaren barruan eta gobernantza feministari lotuta daudela. Izan ere, bere ustez, «etorkizunak lidergo berriak behar ditu eta feministak izango dira».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!