Laudioko eraso matxista salatzeko, lapikoak eta sormena kalera
Aiaraldeko Mugimendu Feministak "kazerolada" egin du eskualdean, atzo Laudion jazotako eraso matxista salatzeko. Horrez gain, emakume erasotuei babesa adierazteko etxeak morez eta aldarrikapenez josi dituzte. through Aiaraldea.eus
Emakume bat erasotua izan zen atzo Laudion. Genero indarkeria egotzita atxilotu zuten gizonezkoa. Hori dela eta, erasotuari babesa adierazteko etxeen kanpoaldeak erabili dituzte aldarrikapenak jartzeko, Mugimendu Feministak egindako deialdiari jarraiki.
Facebook kontuan argitaratu dituzte jasotako argazkiak. «Astin ditzagun irudimena eta atera ditzagun balkoi eta leihoetara eraso matxisten aurrean gure babes eta autodefentsa feministako indar guztiak! Erasotzaile, etxean edo kalean, gaur eta beti, aurrean izango gaituzu! Erasorik ez erantzunik gabe!», adierazi dute.
21:00etan izan da «kazerolada», eskualdeko herri guztietan: «Bizitzen ari garen egoera latz honetan ere ez dugu onartuko inolako erasorik, aski da! Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!».
Laudioko Udalak, bere aldetik, erasoa gaitzetsi eta bihar balkoiak apaintzera deitu ditu herritarrak, ohar baten bidez.
Argazkiak: Aiaraldeko Mugimendu Feminista
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!