Laudio Ikastolan ‘Alexia’ programa indargabetzea lortu dute
"Hau hasiera besterik ez da izan", adierazi dute ikasleek ohar batean.
Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Alexia izenarekin ezaguna den plataforma birtualaren aurka indarrak batzeko deia egin zuen aurreko urtarrilean. Izan ere, ikasleek orduan salatu zutenez, plataforma birtualak -ebaluazioko notak zintzilikatzeko erabiltzen dena- bere funtzioak handitu zituen, kalifikazioak ez diren beste esparru batzuetara bere jarduera zabalduz.
Orain, ordea, ohar batean adierazi dutenez, datorren ikasturtera begira Alexia indargabetzea lortu dute. «Hau hasiera besterik ez da izan [..] Kapitalak uneoro behar du produktibitatea handitu, eta horregatik ondo dakigu erasoak ez diela etengo», adierazi dute.
Alexiak ikasleriaren egunerokotasunaren berri ematen duela salatzean zentratu zen ikasleek hasitako kanpaina, ikasleek burutzen dituzten jardun oro kontrolatuz: puntualitate faltak, ez-etortzeak, kanporatzeak edota jarrerak. Programaren «kontrola» salatzeko, “gurasoekin asteburuko liskarrak” jarri zituzten horren adibidetzat, gurasoek “falta” hauen berri dutenean edota ikasleriaren askatasun eta eskubideen inguruan eztabaidatzerakoan.
“Irakasleak bere posiziotik hartutako neurriaren berri ematen die gurasoei, horren adibide da Alexian erabilitako terminologia edota jarrerak epaitzeko ikuspegi subjektibista, hau da, soilik irakasleak du jarrera bat egokia den edo ez epaitzeko aukera”. Honen ondorioz, gurasoek, irakasleen arrazoiak bete-betean onartzen dituztela salatu zuten kanpaina hasteko orduan.
Behin Alexia indargabetuta, «ikastetxeko borrokak bestelako borroka esparruekin harremantzeko beharraz» kontziente direla adierazi dute, «elkartasuna antolatzen duten esparru zein antolakunde ezberdinekin helburuak lortzera bidean».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!