Lau pertsona jazarri ditu poliziak aborto eskubidearen aldeko kontzentrazio batean
Gasteizko Mugimendu Feministako kideek abortatzeko eskubidearen aldeko kontzentrazioa egin dute gaur. Poliziak hiru kide identifikatu ditu eta laugarren bati Mozal Legea aplikatu. Alta, abortoaren aurka manifestatzen ari zen inor ez dute identifikatu polizia indarrek eta elkarretaratzea burutzen utzi diete. Mugimendu Feministak «kriminalizazioa» salatu du.
Apirilean kode penala erreformatu zenetik, legez kanpokoa da haurdunaldia eteko eskubidea egikaritzea oztopatzen duen edozein ekintza, kliniketako kontzetrazioak eta jazarpena barne.
Abortatzeko eskubidearen aurkako kontzentrazioak eta jazarpena Gasteizen
Hilabeteak dira, Mugimendu Feministak ohar batean azaldu duenez, haibat pertsona abortatzeko kliniken aurrean kontzentratu eta hara doazen emakumeak jazartzen dituztela. Hori, kolektibo feministaren hitzetan, «emakume eta sexu-genero disidenteen gorputzaren gaineko kontrol heteropatriarkalaren adierazle zuzena da».
Horren aurrean, adierazi dute nazioarteko erakunde antolatuak direla praktika horien atzean daudenak, ez pertsona isolatuak.
Modu «zuzen zein zeharkakoan» emakume eta sexu-genero disidenteen gorputzen gaineko erabakiak inposatzea «inarkeria» dela berretsi dute, pertsona horiek haien ekintzak «akosotik kanpo ulertarazi» nahi dituzten arren.
Indar polizialen jarrera ere arbuiatu du Mugimendu Feministak: Gasteizko Udaltzeinek akosoa baimentzeagatik, legez kanpokoa izanda, eta Mugimendu Feministako kideak identifikatzeagatik. «Antolakuntza feminista kriminalizatu eta emakumeen menderatzea babestea» egotzi diete.
Instituzio publikoen ardura seinalatu dute, ez arduratzeagatik oinarrizko behar lukeen haurdunaldia eteteko eskubidea etetea kudeatzeaz. «Osasunaren pribatizazioa eta interes merkantilistak jartzen dira, beste behin ere, gorputz, pertsona eta komunitateen ongizatearen aurretik».
Deia zabaldu dute, azkenik, antolakuntza feministaren alde, «kolektibotasunak indartu, babestu eta zaintzen gaituelako erasoen kontrako erantzun irmoak emateko».
Gaur arratsaldean aborto eskubidearen aldeko kontzentrazioa burutu dugu.
3 kide identifikatu dituzte eta laugarren bati Mozal Legea ezarri.
Aldiz, abortoaren aurkakoak ez dira identifikatuak izan eta hor jarraitzen dute.
Mugimendu Feministaren kriminalizazioak jarraitzen du. pic.twitter.com/0VFFGg479f
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) October 7, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!