Lau langileren kaleratzearekin hasi du plantilla murrizteko plana Aernnovak
Lau langile kaleratu ditu Aernnovak, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Langileek lanpostu asko suntsituko direla ziurtatu dute. Nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa du Arennovak.
Ingeniari lan-taldeko lau behargin kaleratu zituen Aernnovak iragan ostiralean, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Kaleratze disziplinarioen formula ari da aplikatzen enpresa, langileak kalte-ordainik gabe utziz. Kaleratzeen kontra egindako azken mobilizaziotik 24 ordu igaro ez direnean jaso dute albistea beharginek.
Taldeak dituen beste planta batzuetan ere antzeko kaleratzeak gertatzen hasi dira. Zuzendaritzek aeronautika sektoreak bizi dituen galerekin eta produkzio baxuarekin justifikatu nahi izan ditu kaleratzeak. Sindikatuek, kontrara, egoera «koiunturala dela eta ez estrukturala» dela defendatu dute.
Lehenengo lau kaleratze hauen ostean, askoz gehiago etorriko direla ziurtatu dute Arabako fabrikako langileek. Hurrengo ordu eta egunetan izango dute kaleratzeen inguruko informazio zehatzagoa, lanpostu asko eta asko galduko direla ziurtatu dute.
Uztailean iragarri zuen Aernovak nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa, taldeak dituen lantegi guztietako 950 behargin kaleratuz. Aernovak 450 langile ditu Berantevillako fabrikan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!