Lau gazte epaituko dituzte asteazkenean, azken greba orokorreko mobilizaioetan atxilotuak izan zirenak
Azken greba orokorraren harira, orain hiru urte, atxilotuak izan ziren lau gazte epaituko dituzte asteazkenean Gasteizen. Eskubide Sozialen Kartak errepresioa salatu du eta elkarretaratzea deitu du, auziperatuei babesa adierazteko, 10:00etan Epaitegien aurrean.
Pobreziaren aurkako manifestazioa, larunbatean
Eskubide Sozialen Kartak, bestalde, manifestazioa deitu zuen pasa den larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen jendetsua izan zen protesta.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileen arabera, areagotzen ari da langile klasearen pobretze prozesua, eta horren erantzule dira «finantza sektorea, energiarena, Patronala eta oro har elite ekonomikoak». Europako Banku Zentralak interes-tasa igotzea erabaki ostean, Madrilen hartutako neurriak epe laburrekoak eta urriak direlakoan daude eragileak, eta uste dute «Urkullu eta Chiviteren Gobernuak ez direla erabiltzen ari indarrean dauden eskumenak herritarren bizi baldintzak ziurtatuko dituzten politikak egiteko».
Europako Funtsek baldintzatuta, Espainiako Gobernua pentsioen erreformaren bigarren zatia aztertzen ari dela ere jarri du mahai gainean Eskubide Sozialen Kartak. Onartezintzat jo dute, halaber, Euskal Herrian aurrekontu berrien zehaztapenean zerga erreforma sakonen falta aberastasuna birbanatzeko, «politika publiko asistentzialistak» nagusi diren bitartean.
«Burujabetza eta eraldaketa sozialaren bidean, elkar saretu, indarrak batu, gure eragina biderkatu eta langile jendearen mesedetara dauden politikak egiteko exigentziarekin aterako gara kalera», azaldu du plataformak.
#PobretzeariStop
Hasi da gaurko mobilizazio eguna.
Gasteizen euripean egindako manifestazioaArratsaldean Iruñean, Bilbon eta Donostian hartuko ditugu kaleak pic.twitter.com/FUo2lvLXnS
— EHko Eskubide Sozialen Karta (@EskubideenKarta) November 19, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!