Lau gazte deklaratzera deitu eta horietako hiru atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak Gasteizen, urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren harira
Espainiako Polizia Nazionala lau gazteen etxean agertu zen eta soilik bi atxilotzea lortu zuen. Asteazken goizean hirugarren bat atxilotu dute. 19:30ean manifestazioa egingo dute Gasteizen atxiloketok errefusatzeko.
Espainiako Polizia Nazionalak azaroaren 10eko asteartetik albiste hau idatzi den unera arte, hiru gazte gasteiztar atxilotu ditu aurreko urtarrilaren 30eko Greba Orokorrarekin lotuta. Mobilizazioetan egondako ustezko istiluekin erlazionatuta omen daude atxiloketa hauek.
Asteartean, kalez jantzitako poliziak lau gazte gastiztarren etxeetan agertu ziren Betoñoko komisaldegian deklaratzeko aginduarekin. Horietatik bi kotxeetan sartu eta deklaratzera eraman zituzten, beste biekin, aldiz, ez zuten lortu. Atxilotu ez zuten horietako bat, asteazkenean atxilotu dute. Ordu hauetan, atxilotutako hiru gazteak aske dira jada. Hala ere, zenbait iturrik Hala Bedi-ri adierazi diotenez, oraindik ere atxiloketa gehiago eman daitezke.
Hala Bedi-k jakin duenez, gazteei ez zitzaien jakinarazpen ofizialik eman deklaratzera joateko, soilik hitzez eman zieten deklarazioaren berri.
«Euskal gazteriaren aurka ematen ari diren erasoen aurrean» kaleak hartzeko deia zabaldu dute iturriok eta asteazkenean bertan, 19:30ean mobilizazioa deitu dute Andra Maria Zuriaren enparantzatik abiatuta.
Duintasunaren defentsan egindako Greba Orokorra
Lan, pentsio eta bizitza duinen defentsan Greba Orokorra deitu zuen urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.
Azken urteetako borroka sozialen bultzadaz Arabako kaleak hartu zituzten milaka eta milaka grebalarik. Goizeko piketeek lantokietako jarduna eten zuten eta eguerdian 25.000 lagun atera ziren Gasteizko kaleetara. Arratsaldean mobilizazioek aurrera egin zuten Araba osoan zehar.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!