Lau arabar Ehun mugimenduaren «kalabazak» irabazteko hautagaien artean
Ehun euskal errepublikarren mugimenduak bozketa irekia jarri du eskuragarri sare sozialetan eta ehun.eus webgunean, San Valentin egunean «kalabazak» irabaziko dituen hautagaia aukeratzeko. Hautagaiak «Espainiaren eta Frantziaren inposaketa praktikara eramaten duten pertsonai esanguratsu batzuk» izango dira, horien artean lau arabar: Josean Querejeta enpresaria «diru publikoarekin loditzen dena»; Gaizka Fernandez historiografoa, «faxistak omentzen dituena»; Gonzalo Anton «78ko erregimeneko enpresari ustela»; eta Cristina Rodriguez epaile «antieuskalduna».
Urtarrilaren 30etik otsailaren 5a artean, herrialde bakoitzeko 4 hautagaien artean botoa emateko aukera izango da zabalik. Bost egunak amaituta, 4 hautagai finalisten artean azken bozkaketa bat egingo da otsailaren 6tik aurrera, aste batez. Azken bozketa honetan hautagairik bozkatuenak Ehunen «kalabazak» irabazi eta «modu imajinatibo baten bitartez jakinaren gainean» jarriko dute.
[ARABA]
Aukeratu Ehunek "saritzea" nahi duzun hautagai hauetatik bat.#EmanKalabaza2023
👇👹👇— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) January 31, 2023
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!