Latinoamerika | Kolonbiako hauteskundeak, Ameriketako gailurra eta Venezuelako iraultza bolivartarraren egoera gaur egun
Mikel Morenoren kolaborazioa, Caracastik.
Ikasturteko azken kolaborazioa izan dugu gaur Mikel Morenorekin, gure Venezuelako berriemailearekin. Kolonbiako hauteskundeez aritu gara, Gustavo Petro eta Francia Marquezen alderdiak irabazi baititu hauteskundeak bigarren itzulian, eta 200 urtean lehen aldiz ezkerreko presidente bat izango du Kolonbiak. Petroren proposamenaren inguruan aritu zaigu, bere hitzaldian botatako hainbat elementu nabarmenduz. Venezuelarekiko harremanetan nola eragin dezakeen ere aztertu du Morenok.
Ondoren, Ameriketako gailurraz aritu gara. Aurreko kolaborazioan azaldu bezala, Nicaragua, Kuba eta Venezuelako gobernuek betoa jaso zuten AEBetan ospatu den gailurrera joateko. Horrek ekarritako erreakzioak aipatu dizkigu Mikelek, eta gailurraren balorazioan Estatu Batuen porrota aipatu digu.
Azken kolaborazioa izanda, Venezuelako iraultza bolivartarraren egoeraz ere aritu zaigu Moreno. Azken urteetako eta gaur egungo zailtasunak eta erronka berriak azaldu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Latinoamerika | Kolonbiako hauteskundeak, Ameriketako gailurra eta Venezuelako iraultza bolivartarraren egoera gaur egun00:32:43
Azkenik, uda aurretika azken kolaborazioa izanda, liburu gomendio batzuk ekarri dizkigu Mikelek, Venezuelako egoera hobeto ulertzen lagunduko digutenak.
Reinaldo Iturriza Lopezen «Con gente como esta es posible comenzar de nuevo», hemen eskuragai.
Chris Gilbert eta Cira Pascual Marquina, Escuela de Cuadros saioko kideek Venezuelako komuna ezberdinen inguruan egindako lanak, «Resistencia comunal frente al bloqueo imperialista». Atal ezberdinak ditu, komuna ezberdinei buruzkoak.
Hemen deskargatzeko linkak: 1, 2, 3 eta 4
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!