Lasterbidean lasterketako antolakuntzak aurtendo edizioa ere bertan behera uztea erabaki du
Bizi dugun osasun eta ziurgabetasun egoera ikusita, 2022ko udaberrira atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, iaz maiatzaren 30ean Kanpezun ospatu behar zen Lasterbidean «nazio elkartasun lasterketaren» zortzigarren edizioa aurtengo udaberrira atzeratu zen. Lasterketako antolakuntzak, ordea, egun bizi dugun osasun eta ziurgabetasun egoera ikusita, beste urtez batez atzeratzea erabaki du.
«Gaur egun, orain arte ezagututako Lasterbidean lasterketa eta inguruko ekitaldiak antolatu eta ospatzea ezinezkoa» ikusten dutela jakinarazi da ohar baten bidez. Atzitik, «Lasterbidean lasterketa 2022ko udaberrian ospatzeko moduan egongo garela Kanpezun» espero duela adierazi du antolakuntzak.
Halaber, argi utzi nahi izan dute «euskal errepresaliatuen eta hauen gertukoen eskubideen aldeko konpromezua tinko» mantentzen dela, eta «inoiz baino ozenago beraien eskubide guztien aldarria» egiten dutela, #DenakEtxera lelopean.
Azkenik, gogora ekarri dute orain dela gutxi zendu zen Fran Balda, Lasterbideaneko Arbizu Lakuntzako edizioan bidelagun izan zutena.
Euskal presoen eta euren senideen eskubideen aldeko lasterketa herrialdez herrialde lekualdatuz joan da 2013. urtean jaio zenetik. Lehenengo edizioa Oiartzunen izan zen, eta ondoren, herri ezberdinetan ospatu da: Larrabetzun 2014an, Berriozarren 2015ean, Oñatin 2017an, Ondarroan 2018an edota azken edizioa, 2019an, Arbizun eta Lakuntzan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!