Larunbatean ospatuko dute Egurfest elkartasun jaialdia Errekaleorren
Neguan etxea berotzeko egurra lortzeko elkartasun jaialdia antolatu dute Errekaleorren, egoera sozioekonomiko larrienetan bizi diren kideei laguntzeko. Egun osoko jaia izango da, tailer, hitzaldi, bazkari, kirol jarduera, musika eta guzti.
Prozesu migratorioak, espainiar atzerritartasun legearen aplikazioa, egoera sozioekonomiko larriak eta egiturazko zapalkuntza ezberdinak jasaten dituzten hainbat pertsona bizi dira Errekaleorren. Errekaleor Bizirik! proiektuak, kide horien bidelagun izateko, Harrera lantaldea sortu zuen orain urte batzuk: «Errekaleorrera bizitzera etorri nahi duen pertsona orok egiten du ongi etorri prozesua eta talde bat dago horretan laguntzeko; perfil batzuek, baina, zailtasun handiagoak dituzte -dela migrazio prozesuan daudelako, dela egoera sozioekonomiko larriagoetan daudelako- eta akonpainamendua egiten diegu».
Lan-talde berezi horrekin askotariko arazoei aurre egiten saiatzen dira: «atzerritartasun legearekin, errolda kontuak, umeentzako eskola, janaria…». Kasu honetan, neguan etxea berotzeko egurra lortzeko antolatu du Harrera taldeak jaialdia: Egurfest, Enbor bereko ezpalak gara! lelopean. Martxoaren 18an ospatuko dute Errekaleorren, eta egitarau zabala izango du.
Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna, Aljeria eta Afganistango platerak egiten ikasteko sukaldaritza tailer batekin. Tailerrera joateko beharrezkoa da egurfest@protonmail.com helbide elektronikoaren bidez izena ematea.
Eguerdiko 13:30etan, Etxebizitzaren gatazka Gasteizko Alde Zaharrean hitzaldia eskainiko du Auzoan Bizi sareak. Ondoren, 15:00etan, bazkaria egingo dute. Orduan egingo da, gainera, saskien zozketa. Oraindik salgai daude tiketak Txapelarri, Parral eta Hala Bedi tabernetan.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, patinetan jolasak izango dira, haur zein helduentzat. Eguna bukatzeko, musika zuzenean: Zaunka, Alarma Morea, Noname Tiriti eta AFU arituko dira arratsalde osoan zehar eta 01:00etatik aurrera DJ Voldemort.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!