Larunbatean amaitu zen Gasteizen Ibilian Ibilian Arabako itzulia
Arabako Sare Herritarrak antolatuta, presoen eskubideak aldarrikatzeko lurralde osoa zeharkatu duen martxa egin dute Araban zehar. Atzo, urriaren 9an, amaitu zen Gasteizen ekitaldi jendetsu batekin.
Lurralde osoa zeharkatu dute arabarrek asteburu honetan, urriaren 7tik 9ra bitartean, euskal preso politikoei elkartasuna adierazi eta haien eskubideak aldarrikatzeko, SAREk antolatutako ibilaldian. Helburua bi aldarri nagusi zabaltzea da: euskal preso guztien euskalherriratzea eta graduen progresioa. Izan ere, SAREren arabera, «etapa berri bati hasiera ematen ari gara; urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari», eta hori hauspotu asmoz egin dute martxa.
Atzo, urriak 9, amaitu zen martxa Gasteizen. Ibilaldiaren azken etapa egin zuten Bilbo plazatik hasita.
Euskal presoen etxeratzea
Sare Herritarraren arabera euskal preso politikoei, legez, «Euskal Herritarrak diren heinean, zigorra hemengo espetxeetan betetzea» dagokie, eta «gainontzeko presoei ezartzen zaien legedi arrunta jarraituz, 3/4ak beteak izatean, baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera» izan beharko lukete. Horixe da mugimendu honek datozen hilabeteetan hauspotuko duen bidea, «euskal presoak etxeratzeko jarraitu beharreko» bidea dela defendatzen baitute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!