Larrialdiak zerbitzuko enpresak ez ditu estrak ordaindu
Sevillako SSG enpresak dio Eusko Jaurlaritza berandu dabilela ordainketak egiten. through Alea.eus
Arabako eta Bizkaiako anbulantzietako Larrialdiak zerbitzuak kudeatzen dituen SSG enpresak udako estra ez duela ordaindu salatu du ELAk. Enpresak langileei azaldu dienez, likidezia-arazoak ditu Eusko Jaurlaritzak zorrak dituelako haiekin, eta horrenbestez banka-kreditu bat eskatu behar izan dute. Kreditua emanez gero, aparteko ordainsaria bi hilabeko epean ordainduko dutela agindu diete langileei.
Sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak nabarmendu duenez, zerbitzu horretako langileen eskubideak behin eta berriz urratzen ari dira: «Eusko Jaurlaritzak azpikontratatu du funtsezko zerbitzu publiko hori, eta hortaz, bera da erantzulea; enpresa horiek inpunitate osoz eta zerbitzuaren beraren eta lan eskubideen kaltetan egiten dituzten gehiegikerien ardura Jaurlaritzarena da». Arazoak konpondu ezean, mobilizazioak iragarri ditu sindikatuak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!