Lanuzteekin jarraituko dute aste honetan zehar Laminaciones Arregui enpresan
"Enpleguaren defentsan" aurreko aste bukaeran abiatutako lanuzteei segida emango diete aste honetan zehar Laminaciones Arreguiko langileek. Plantilla murrizteko neurriak geldiarazi nahi dituzte horrela.
Plantilla murrizteko kaleratzeen aurrean alternatibak bilatzeko negoziazioak bukatutzat eman zituen Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak, Arabako lantegiaren etorkizuna kinka larrian jarriz.
Eusko jaurlaritzaren, Lan Zuzendaritzaren eta Lan Delegaritzaren bitartekaritzarekin abiatu zituzten negoziazioak. Hasiera batean enpresak planteatutako kaleratzeen aurrean neurri alternatiboak bultzatzeko konpromisoa hartu bazuen ere konpromiso hori zalantzan jarri du Enpresa Batzordeak. Zuzendaritzaren azken mugimenduek langileen susmoak baieztatzen dituzte.
Beste hainbat irregulartasunen artean 52.d artikulua aplikatuz gaixo egon izanagatik beste hiru langile kaleratzeko mehatxua jaso dute. Langile ordezkarien iritziz: «Zuzendaritzak uko egin dio enpleguaren suntsitzea saihesteko formulak bilatzeko aukerari. Hortaz, edozein momentutan langileak kaleratu ditzake«.
2012. urtean izandako eszenatokira batera bidean daudela ohartarazi dute langileek. Urte hartan enpresak kaleratze kolektiboak jasotzen zituen ERE bat planteatu zuen. ERE hori baliogabetuta geratu eta lan gatazka «oso gogor» bat abiatu zen. zazpi urteren ostean enpresak kaleratzeei heldu nahi die berriro Gasteizko eta Urbinako fabriken etorkizuna bermatu gabe.
Lan uzte partzialak
Otsailaren 6an, osteguna, hasi ziren langileak «enpleguaren defentsan» lanuzte partzialak egiten. Ostegun eta ostiralean bi orduko paroak egin zituzten goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.
Gaurtik hasita aurreko astean abiatutako lanuzteei segida emango diete otsailaren 14era arte. Aste honetakoak ordu beteko paroak izango dira, 9:00etatik 10:00etara goizean, 18:30etatik 19:30etara arratsaldean eta goizaldeko 5:00etatik 6:00etara gaueko txandan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!