Lanuzteei esker, aurreakordioa lortu dute Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek
Laugarren lanuztea zuten deitua gaurko supermerkatuko langileek. Aurreakordioa mahaigainean bertan behera uztea erabaki dute. through Aiaraldea.eus
Lan baldintza duinak bermatzeko lanuzteak egiteari ekin zioten iragan apirilaren 24ean Amurrioko Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek. Bi orduko hiru lanuzte egin dute eta gaur -maiatzak 14- laugarren lanuztea egitea zuten aurreikusia. Beharginek, ordea, aurreakordioa erdietsi dute supermerkatuko zuzendaritzarekin eta paroa bertan behera uztea erabaki dute.
Langileen ordezkariek jakinarazi dutenez aurreakordio proposameneko hainbat aspektu lantzeke daude oraindik, eta datorren astean plantillaren oniritzia jaso beharko du. Edonola ere, «aurrerapausotzat» jo dute proposamena, eta lan gatazka bideratuta dagoela adierazi dute.
Esker mezua
Supermerkatuko langileek eskerrak eman dizkiete aste guzti hauetan babesa adierazi dieten herritar guztiei: Aiaraldeko Mugimendu Feministari, Tubacexeko grebalariei edota La Encina erresidentziako beharginei, besteak beste.
Acabamos de llegar a un preacuerdo en Superberrriak.
Lortu dugu!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!