Lanpostuak galtzeko arriskuaz ohartarazi dute Aldanondoko langileek
Enpresak ez du ziurtatu Aguraingo planta errea berriro zabalduko duela.
Joan den abuztuaren 13an Aldanondo enpresak Agurainen duen lantegia kiskali zuen sutearen ondoren, enpresak kontratuen urte bateko etenaldiko eta iraungitzeko erregulazio txostena ezartzeko prozesua hasi duela salatu du LAB sindikatuak. 27 behargin zeuden lanean Aldanondo fabrikan hura erre aurretik. Horietatik zazpi kalera joango lirateke, iturri sindikalen arabera, eta beste hamabost urtebeteko erregulazioan sartuko lirateke, «itzultzeko inolako bermerik gabe».
LAB sindikatuak langileak pairatzen ari diren «ziurgabetasuna» salatu du ohar baten bidez: «Enpresako ordezkariek bideragarritasuna bermatu gabe jarraitzen dute, eta instalazioaren balizko berreraikitzeari ez diote data zehatzik jartzen». Sindikatuaren esanetan, gainera, enpresarekin egindako bilera guztietan, «oinarri eta konpromisorik gabeko promesak bakarrik» jarri dituzte mahai gainean.
Hori dela eta, Aguraingo udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute, azteazkenean, 10:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!