«Langileon atsedenerako eta kontziliaziorako eskubideak urratzen dituzte SuperCor Express bezalako dendek”
SuperCor Express izeneko denda zabaldu dute Zulaika kirol-denda zegoen lokalean. Urteko 365 egunetan zabalik egongo da, ordutegi zabala duena: goizean goizetik gaueko ordu txikiak arte egoten da zabalik El Corte Inglés taldearen parte den denda. Sindikatuek ez dute begi onez ikusten halako denden irekiera.
Bittor Gonzalez LABeko kidearen esanetan, «langileok atsedenerako eta kontziliaziorako dugun eskubidea urratzen dute igande eta jaiegunetan irekitzen dituzten komertzioek». Horrez gain, bertako langileei aplikatzen zaien lan-hitzarmenak baldintza kaskarrak ditu, soldata txikien truke ordu askoz lan egitera behartzen baititu. Datorren iganderako, hilak 3, Bizi eguna antolatu dute Plaza Berrian, giro ludikoan atsedenerako eskubidea aldarrikatzeko.
-
Hizpidea: "Langileon atsedenerako eta kontziliaziorako eskubideak urratzen dituzte SuperCor Express bezalako dendek”??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!