Langileen ia %100ak egin du greba Aiala Vidrion eta protestak gogortzea aurreikusi dute
Aiala Vidrio enpresako langileak 36 orduko greba egin dute eta batzarrean adostu dute hurrengo mobilizazioak gogortzea lan hitzarmenean hobekuntzak lortzeko.
Pasa den astean iragarritako 4 greba egunetako lehen hitzorduari ekin zioten asteleheneean Aiala Vidrio enpresan. Urtzi Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak azaldu du ekoizpena eta bulegoak guztiz gelditu dituztela grebalariek. «2 langile bakarrik sartu dira bulegoetara» adierazi du sindikatuko kideak.
Horrez gain, langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak bilera egin dute eta, nahiz eta enpresariek hasierako proposamena hobetu duten, Etxebarriak ziurtatu du oso gutxi izan dela: «Langileen aldarrikapenetik oso urrun daude oraindik».
Gauzak horrela, 36 orduko 3 greba deialdi geratzen dira; urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an eta 10ean. Beharginek batzarrean adostu dute presio neurriak areagotzea.
Ostiralean izango da enpresa eta sindikatuen arteko hurrengo bilera, 11:00etan. Orduan jakingo da negoziazioek aurrera egingo duten.
Astelehenean Ertzaintza egon zen 08:00ak aldera lantegiko sarreran, baina ez da gatazkarik gertatu, LABeko iturrien arabera.
Iragan urtarrilaren 9an egin zuten lehen lanuztea enpresan:
Ernai Aiaraldeako kideek ere bat egin dute langileen aldarriekin:
Aiaraldean lan, bizi eta ikasi nahi dugulako, gazteok Aiala Vidrioko langileekin bat! Prekarietateari ateak itxiz, #EHBizi!#AialaVidrioBorrokan!
Gora langileria! pic.twitter.com/K2SWHOlFK6— Ernai Aiaraldea (@ErnaiAiaraldea) January 21, 2019
Albiste hau aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu Hala Bedirara. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!