Langile bat hil ondoren Arabako Aldundiak jarrera aldatu eta egoitzetako ordezkari sindikalekin batzartuko da
Jarrera aldatu du Arabako Foru Aldundiak eta egoitza pribatuetako eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko ordezkari sindikalekin batzartuko da bihar, apirilak 30. Hasiera batean Aldundiak uko egin zion, COVID-19ak eragindako kirisaren baitan, sindikatuekin batzartzeari, iragan asteko lan heriotzak eragin du jarrera aldaketa.
Oharra kaleratu dute ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Arabako Foru Aldundiak egoitza pribatuetako eta etxetz etzeko laguntza zerbitzuko ordezkariekin batzartzearen inguruan izan duen jarrera aldaketa azaltzeko. Apirilaren 23an COVID-19aren eraginez CASER egoitza pribatuko langile bat hil zen eta, sindikatuen iritziz, horrek eragin du Arabako Aldundiaren jarrera aldaketa. Bihar, apirilak 30, izango da bilera.
Apirilaren 15ean sindikatuek bilera eskatu zioten Aldundiari, egoitza pribatuetako eta etxez etxeko zerbitzuko egoera aztertzeko eta lantokietako arazoei konponbideak bilatzeko helburuarekin. Sindikatuak kezka adierazi zuten orduan Arabako Foru Aldundiak egoitza pribatuen inguruan emandako datu urriak zirela eta.
Apirilaren 20an jaso zuten Aldundiaren ezezkoa, Diputatuak eta bere zuzendaritza taldeak euren sailarekin lotuta dauden sektore publikoko atal sindikalarekin bilerak izan ohi zituztela argudiatuta. Sindikatuek «foru-sarekoak ez diren gizarte-zerbitzuen erabiltzaileez ahaztu zela» salatu zuten orduan: «adinekoen zaintza erantzukizun publikoa dela onartu gabe, edozein zentrotan daudela ere edo ALdundiak azpikontratatuta ematen dituen zerbitzuak izan arren». Apirilaren 23ko lan heriotzaren ostean iritziz aldatu du Aldundiak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!